Jolas Parkea, martxan

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 28a, 12:05

Askatasuna plaza eta frontoia jolas parke bilakatu dira. Bertan dira 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxo asko. Arratsaldeko 15:30etik aurrera, Pintura Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Bide batez, lehiaketak azken urteotan eman duena ikusgai ipini dute Sutegiko erakusketa gelan.

Gazteak berriz, oilaskoak biltzen dabiltza goizean goizetik. Eguerdirako itzuliko dira eta orduan hasiko dira eurentzako jolasak. Aurtengo maskota hain zuzen, oilasko biltzaileen omenez egina dago. Jokin Eizagirrek osatu du, beste behin ere, eta Potxoenean eskegi dute. 

Jaiak hasi besterik ez dira egin. Arratsalderako hitzordu ugari topatuko dituzue Agenda atalean.