Frontoiko ezker pareta, usurbildar gaztetxoen sortze lanen horman bilakatu da gaurkoan ospatu den 16. Pintura Lehiaketari esker. Herrian sormenerako gogoa eta iaiotasuna badela argi utzi dute, txapelketan parte hartu duten 2-16 urte arteko haur eta gaztetxoek. “Zein lorerekin apainduko zenituzke Usurbilgo lorategiak?” galderari marraztuz erantzun behar zioten. Urtero moduan, 11 izan dira sarituak, segidan dituzue zerrenda. Urtebete barru gehiago izan daitezke, guraso batzuk parte hartzeko gogoa azaldu baitute gaurkoan.
Bitartean, gaur saritutako marrazkiak, Sutegiko erakusketen gunean izango dituzue ikusgai jaiak amaitu artean.
16. Pintura Lehiaketako sarituak
2, 3 eta 4 urtekoen artean: Beñat Lasa (4 urte).
5 urtekoen artean: Nahia Goiatxe.
6 urtekoen artean: Anne Lasa.
7 urtekoen artean: Eñaut Soroa.
8 urtekoen artean: Jule Manterola.
9 urtekoen artean: Martina Iribar Sagarna.
10 urtekoen artean: Nadeth Sanchez.
11 urtekoen artean: Uxune Azkue.
12 urtekoen artean: Peru Agirresarobe.
13 urtekoen artean: Olatz Zabaleta.
14-16 urte artekoen artean: Iratxe Etxebarria Kamino (15 urte).