Erraustegiko lanak aurrerabidean diren honetan, agian erraustegia eraikia izan aurreko azken jaiak izan daitezke egunotakoak. Eta Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru garai honetan, proben fasean izan dezakete Zubieta gaineko planta. Beste behin, ez hemen, ez inon, erraustegirik ez dutela nahi exijitzeko eta aipatu proiektuaren aurka mobilizatu dira ehunka usurbildar gaur, festen atarian.
Manifestazioan abiatu dira txosnen eremutik, Kaxkoko kaleak zeharkatu eta udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazaraino. Txupinazo ekitaldian ere presente asko egon da, errausketaren aurkako aldarria; bai plazan, baita Udalak balkoian esekitako pankarta handi batean. Xabier Arregi alkateak ere ahotan hartu du gaia.
https://youtu.be/TawyMkWuGMU
Valdemingomezeko (Madril) erraustegia itxi egingo dute
Erraustegiaren aurkako gaurko manifestazioa, Madrildik heldu den albiste batekin egokitu da. 2025. urtean Valdemingomezeko erraustegia ixtea erabaki baitu Madrilgo Udalak. 2022rako, erraustutako hondakinen kopurua erdira murriztu nahi dute. Valdemingomezeko erraustegia ezaguna egingo zaizue, hamarkada luzez mobilizatu baitira inguruetako herritarrak. Tartean, erraustegiak kalteturikoak. GuraSOSen eskutik, 2016ko maiatzean Hernaniko Oronan antolatu zituzten jardunaldietan erraustegi haren ondoan bizi den Clara Peralesen lekukotza ezagutzeko aukera izan genuen. Ondoko bideoan dituzue bere hitzak. Ezin egokiago azaldu zuen, urte luzez erraustegi baten ondoan bizitzeak zer eragin duen.
GuraSOS aipatuta, ez ahaztu, Zero Zona ikus-entzunezko kanala sortua dutela Youtuben. Ostegun arratsaldero elkarrizketa, erreportaje, edo albistegi bat eskaintzen dute. Gaurkoak "Rodriguez Farre CSICeko zientzilaria eta Europako Osasun Arrisku Berriei buruzko Batzordeko kideari elkarrizketa" dakar. Hemen duzue osorik:
https://youtu.be/BIwd_gqQLKQ
OLYMPUS DIGITAL CAMERA