Gaur azken ostiraleko elkarretaratzerik ez, presoen eskubideen aldeko eguna bihar

Noaua Aldizkaria 2018ko ekainaren 29a

Usurbilgo jaiak tarteko, euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko mobilizaziorik ez da izango gaur, ekainaren 29an. Horren ordez, ekitaldia egingo da biharamunean (ekainak 30) 20:00etan Potxoenea ondoko Olanoeneko plazan, eguerdiko kantu-jira eta zikiro janaren ostean. Jaietako larunbata, presoen eskubideen aldeko eguna izango da:

Ekainak 30, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

11:30 Urpekaritza Kiroldegian.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

12:30 Trikitilarien kalejira.

14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.

16:00 Xakea txosnetan.

18:00 ElektroPapo txosnagunean.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan).

23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua.

02:30 Bad Sound System txosnetan.