Alerta laranjan izango gara arratsaldean ekaitzagatik

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 29a, 08:21

Giro eguzkitsua dugun arren, eguraldia zeharo aldatuko dela ohartarazten ari dira Euskalmet meteorologia agentziatik. 15:00etan hasita gauerdira arte abisu horian izango gara prezipitazio handiagatik. "EAEko zenbait puntutan lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea, bereziki barnealdean. Ekaitz guneetan haizeak bolada gogorrekin jo dezake".

18:00-21:00 artean aldiz alerta laranjan izango gara. "EAEko zenbait puntutan lekutan ordubetean 30 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Baliteke trumoi-ekaitzak punturen batean oso handiak izatea, bereziki barnealdean; ekaitz-eremu hauetan haizeak bolada oso gogorrekin jo dezake eta txingorraren tamaina ere esanguratsua izan liteke", ohartarazi dute Euskalmet-etik. 

Larunbatean ere, abisu horian segiko dugu; 17:00-24:00 artean. "EAEko zenbait puntutan lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea, bereziki barnealdean. Ekaitz guneetan haizeak bolada gogorrekin jo dezake".

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Ekainak 29, ostirala

"Eguraldi dotorea eta arratsaldean ekaitzetarako joera hartuko du aroak. Arratsaldean ekaitzetarako joera hartuko du aroak. Goizean zehar, hodeitza zulatuz joango da, eta eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan urdingune politak irekiko dira, oro har. Hobekuntza honekin tenperatura igo egingo da eta maximoak 24-28 ºC artekoak izango dira. Kostaldean brisa altxatuko da eguerdi partean. Alabaina, arratsaldean zehar, ezegonkortasuna areagotu eta ekaitzetarako joera hartuko du eguraldiak. Bero-lainoak garatu eta ekaitzak suspertuko dira; baliteke zenbait lekutan ekaitzak gogor jotzea eta txingorra botatzea, probabilitate handiagoarekin barnealdean".

Ekainak 30, larunbata

"Beroa eta ekaitzak nabarmenduko dira. Hego haizeak indarra hartuko du eta eguzkiarekin batera termometroa gorantz eramango dute, kantauri isurialdean nabarmen igoko dira maximoak; ipar partean aise gaindituko dute termometroek 30 ºC-ko muga eta hegoaldean balioa baxuagoetan geldituko dira. Giro eguzkitsua goizean, eta arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak suspertuz joango dira; zenbait puntutan trumoi-ekaitzak gogor jo dezake eta txingorra bota. Arratsalde amaieran, itsasertzean, Bizkaia mendebaldetik hasita, bat-batean eta modu zakarrean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da; haizearen norabide aldaketa ekialderantz hedatuko da".

Uztailak 1, igandea

"Ezegonkortasunaren bidetik jarraituko du eguraldiak. Kostaldean goizean goizetik ipar ukituko haizearekin behe-hodei maskal batzuk agertuko dira eta tenperatura jaitsiko egingo da; maximoak 25 ºC-ren bueltan geldituko dira. Barnealdean zeru-gaina garbi agertuko da goizean eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradak bota ditzake. Tenperatura maximoak, barnealdean, 30 ºC-ren bueltan geldituko dira".

Informazio eguneratua: euskalmet.eus