Haurren Eguneko bazkalostean etenaldi bat izaten zela eta, lagun artean kalean bazkaltzen geratu ohi diren haur eta gaztetxoentzako karaokea antolatu dute estreinakoz Umeen Egun honetan. Eta begi bistan denez, arrakasta ederra izan du. Kaxiano, Sorotan Bele, Huntza... euskal talde ezagunen abestiak kantatzen eta dantzatzen aritu dira frontoian, Idoia Torregaraik aurkeztu duen saioan. Kantua eta dantza uztartu ditu esperimentu berri honek. Karaokean zehar, dantza saio ederra gidatu dute Agurtzane Alkortak eta Eneida Lasak.