Jai giro zoragarrian

Noaua Aldizkaria 2018ko eka. 30a, 14:32

Goiztiarrenak zikiro-janeko antolatzaileak izan dira. Askatasuna plazan, goizean goizetik hasi dira sua prestatzen eta mahaiak ipintzen. Mikel Laboa plaza ordea, txirrindularien topaleku izan da. Goizeko 11:00etan abiatu da haurrentzako BTT martxa.

Eguraldia kalerako egonik ere, jendeari kosta egin zaio etxetik irtetea. Kuxkuxtu txarangaren doinuekin esnatuko ziren batzuk. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira girotu dute beste behin ere. Zikiro-janeko bazkalostean ere, eurak arituko dira kantari.

 

Trikitilarien kalejira

Trik-u taldeko trikitilariak Artzabalen batu dira eta handik kaxko aldera jo dute. Trikitixa eta pandero ikasle izandakoak, zahar eta heldu, giro onean ibili dira.

Bazkalostean jarraituko du festak, txosnagunean zein frontoian. Hauxe duzue gaur arratsalderako iragarrita dagoen egitaraua:

Ekainak 30, larunbata

16:00 Xakea txosnetan.

18:00 ElektroPapo txosnagunean.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoneko plazan (Potxoenea ondoan).

23:30 Kontzertua frontoian: Juantxo Skalari eta la Rude Band+Mendeku Itxua.

02:30 Bad Sound System txosnetan.