Haur eta gaztetxoei zuzenduriko bolo txapelketak abiatu du uztailaren lehen egun honetako arratsalde parteko eskaintza. Plazan, herri kirolak izan ditugu; idi-dema eta aurretik, Astigarragako Emarri taldeak eginiko erakustaldi bikaina. 20 minutuko tartean, 34 joan etorri egin eman dizkiote plazari, 550 kiloko harriarekin!
Txosnen bueltan, beste bi hitzordu izan ditugu. Usain ezinhobea zerion patata tortila txapelketa eta Arraiketai txarangakoak afalaurreko tartea girotzen aritu dira. Honatx uztailaren lehen festa egun honetako arratsalde parteak iruditan eman diguna:
https://youtu.be/gQAlTQ-rmvA
https://youtu.be/6HPwdJzDSzw
https://youtu.be/L1MXC1RGihY
https://youtu.be/ibni4MMbt5Q
https://youtu.be/AwXEuNECrSg