Txistulariek egun lanpetua izan dute gaurkoan. Esnadeia jotzen aritu dira goizean goizetik. Eguerdiko soka-dantza girotu dute udaletxeko plazan eta ondoren erraldoiekin eta buruhandiekin ibili dira kalejiran. Aurten, Udarregi ikastolaren omenez egin dute dantza udal ordezkariek. Eurekin batera aritu dira Udarregiko irakasleak eta gurasoak.
Soka-dantza amaitu eta berehala, ilara luzea osatu da udaletxe plazan. Lore eta salda banaketa izango da jaietako ekitaldi estimatuenetakoa. Une berean abiatu dira erraldoiak eta buruhandiak. Eta beranduxeago, Incansables txarangaren kalejira hasi da.
Uztailak 2 astelehena, arratsaldea
Arratsaldean, ekitaldi gehiago eta gauez, jaietako azken traka. Hemen duzue datozen orduetarako egitaraua:
16:00 Musa txosnetan (izen-ematea, 15:30-16:00 artean).
17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Gaztetxoenzako Auntoke Txapelketa txosnetan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Incansables txaranga.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.