Azkena, festetako astelehen arratsalde honetan bizitakoa azaltzeko ongien definitzen duen hitza. Azken txapelketak, azken kalejirak izan ditugu. Erraldoi eta buruhandien konpartsa azken aldiz plazaratu da. Agurrean, Konpartsakoen egoitza atariraino lagundu dituzte herritarrek.
Azken txapelketen lekuko izan gara gaur arratsaldean. Usurbilgo Pilota Txapelketako finalak jokatu dira frontoian. Garaile usurbildar bat; Xabier Santxo. Zorionak! Txosnetan, musa helduen artean, eta "a un toke" haur eta gaztetxoen artean. Eta gose zenak afaria bertan sukaldatzeko aukera izan du, paella txapelketari esker.
Usurbil jaien amaierarako prestatzen ere ikusi dugu. Egunotan ikusmina eragin duen Potxoeneko maskota plazara jaitsi dute. 23:o0etan azken traka eta gehiago!
PILOTA TXAPELKETA
Gazteen mailan:
Albeniz-Iruretagoiena 22-20 Aburuza-Iñarra
Helduen mailan:
Lizeaga-Santxo 22-19 Azketa-Elizegi
Errifa zozketa:
Mariskada: 885 izan da zenbaki saritua. Jose Luis Muguruzari egokitu zaio.
Urdaiazpikoa: 403 izan da zenbaki saritua. Sariduna ez da agertu. Urdaiazpikoa egokitu zaionari jar dadila harremanetan Pagazpe Pilota Elkartekoekin.
MUS TXAPELKETA
-Txapeldunak: Arkaitz Martiarena eta Xabier Almandoz.
-Txapeldunordeak: Peru Ameztoi eta Enrike Huizi.
Zorionak!
https://youtu.be/kE9eosv2GOE
https://youtu.be/xgbF_IoXZOc
https://youtu.be/oA6cVoxvTGE
https://youtu.be/ZGqNK5i0Obk
https://youtu.be/byEkF11EsLg