Akabo jaiak. Bart amaitu dira Santixabelak, egunotan Potxoenean zaindari izan ditugu oilaskoei gorazarre eginez. Orbeldi D.T.-ko gazteen eskutik dantzan agurtu ohi ditugu Santixabelak, aurten oilasko biltzaileen ohitura plazaratzeko baliatu dute hitzordua. Batzuk, oilaskoen paperean, besteak biltzaileenean. Trikitilariekin eta dantza batean, guztiek elkarrekin eta elkarrekiko laguntasuna adieraziz.
Sutan desegin zuten gero maskota, eta su festa koloretsu eta burrunbatsuarekin amaitu da gaua, herritarren txalo zaparrada artean.
Balorazio bilera
Akabo festak, bizitakoaren balantzea egiteko ordua heldu da. Santixabeletako Jai Batzordeak finkatua du jada, igaro berri ditugun ospakizun egunon balorazioa egiteko azken bilera. Datorren astearterako (uztailak 10) deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Ohi bezala, batzar irekia izango da honako hau ere, bertaratu nahi duen herritar eta eragile ororentzat.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA