Usurbildarrek ozen oihukatu dute "Ez, ez, ez, errausketarik ez!", jaien amaieran

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 3a, 11:40

Azken trakaren aurretik, festak hasi bezala amaitzeko tartea hartu da aurten. Urte luzez, herrian haserrea eta kezka eragiten segitzen duen erraustegiaren aurkako parodia batekin. Egungo foru agintarien paperean sartuta, bi herritarrek Zubieta gainean eraikitzen ari diren proiektuaren dauden interesak plazaratu zituzten. Eta amaieran, ozen entzun zen bertaraturikoen ahotik, "Ez, ez, ez, errausketarik ez!" aldarria, eta parodiako partaideek ere mezu bera jasotzen zuen pankarta eseki zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru ospatuko diren Santixabeletan, jada eraikia egon daiteke Zubietako erraustegia. Eraikia eta proben fasean, 2019ko udazkenean martxan jarri ahal izateko.