Andatza M.K.T.-k asteburu honetarako antolatu duen txangorako izen emateko azken eguna duzue gaurkoa (uztailak 3). Oraingo honetan, bi eguneko asteburu pasa iragarri dute Errioxa aldera. Segidan dituzue xehetasunak:
Epea: uztailak 7, 8.
Abiatzeko hitzordua: autobusez, uztailaren 7an 7:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbideak: Valgañón-Posadas (19 km), Cubilla-Pancorbo (13 km).
Izen ematea: uztailaren 3a baino lehen 75 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Ostatua pentsio erdian, "Albergue Ezcaray" gunean.
-Plaza kopuru mugatua.
-2 eguneko ibilbideen otorduak norberak eraman behar ditu.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu".
Informazio gehiago: andatza@hotmail.com / andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Datozen irteeren egutegia
-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.
Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.
Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.
-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.
-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:
Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.
Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.
Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.
-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.
-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:
Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.
Azaroak 25: mendi irteera.
-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.
Informazio gehiago:
andatza@hotmail.com