Udako ordutegiak indarrean

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 4a, 10:32

Uztailan sartzearekin batera, hainbat zerbitzuk urte garai honetara egokitu dituzte ordutegiak:

Sutegi udal liburutegia

Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean izango da zabalik. Uztaileko astelehenetan, baita 17:00-19:00 artean ere.

Oiardo Kiroldegia

Uztailan eta abuztuan honako ordutegi hau izango du Oiardo Kiroldegiak:

-Lan egunetan: 7:00-13:00/17:00-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00).

-Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

-Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

-Abuztuaren 1etik 15era itxita egongo da.

Garbigunea

Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokituko dute laster:

-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-13:00 eta 16:00-19:00 artean; larunbatetan, 09:00-13:00 artean irekiko dute.

-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00 artean eta larunbatetan, 09:00-13:30 artean.

KzGunea

Uztailean arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. Abuztuan itxita egongo da. Asteotarako iragarri duten ikastaro eskaintza duzue segidan:

-Uztailak 12-13, 16:00-18:00 “Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez”.

-Uztailak 16-25, 16:00-18:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Uztailak 26-27, 16:00-18:00 “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik”.

-Uztailak 30, 16:00-18:00 “Ordainketak Interneten segurtasunez”.

-Informazio gehiago:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Bus taxia

-Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua.

-Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 31n eta abuztuan ere ez. Irailaren 3tik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da bus taxi zerbitzua.

Euskotren

Udako ordutegia indarrean du Euskotrenek, zerbitzu gehiagorekin. “Asteburuetan eta jaiegun arratsaldeetan, Zumaia-Amara-Zumaia tartean trenen eskaintza bikoiztu egingo da”, berri eman dute.

-Informazio gehiago: euskotren.eus / 944 333 333.