UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak astebete barrurako antolaturiko udako ikastaroaren harira, Harria Hitz bisita gidatua antolatu du Udalak uztailaren 12rako. UEU-ren “Utopia 68/18: iruditeria berrien bila” Jakin Jardunaldiaren harira, “geuk ere, 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu”. Aipatu moduan, hilaren 12an, 18:00etan finkatu dute bisita abiatzeko hitzordua. Lehenbizi herrian barrena ibilalditxoa egingo da, eta gero, Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutu ahalko da. Informazio gehiago eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultuor.pro
Egitaraua:
18:00 "Harria Hitz" bisita gidatua herrigunean.
19:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera.
Informazio gehiago eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultuor.pro
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.