Oporraldi betean dira haur eta gaztetxoak, baina aspertzeko beta handirik gabe. Martxan da Udajolas Usurbilen, txokoak Aginagan eta Zubietan, eta udako ekintzak Gaztelekuan. Txangoak tartean. "Irteerak egun osokoak izango dira eta guraso baimena Gaztelekuan jaso behar da eta bertan zehaztuko da ordutegia eta zer eraman behar duen" gazteak. Honatx Gaztelekutik asteotarako iragarri dituzten ekintzak:
-Uztailak 5: pelikula + palomitak.
-Uztailak 6-7: “Uda 2018” irteera (DBH 3).
-Uztailak 9: kamisetak tindatu.
-Uztailak 12: ur jolasak.
-Uztailak 13: Telareekin eta trapiloarekin eskulanak.
-Uztailak 16: Gaztelekuko konponketa eta margotze lanak egin.
-Uztailak 19: Hernaniko igerilekura artera (DBH 2).
-Uztailak 20: Donostiako irlara irteera (DBH 1).
-Uztailak 23: “Bideo tailerra” ("Beldur barik" ekimenerako ideiak landu).
-Uztailak 26: datorren ikasturteari begira, Gaztelekua txukundu eta agurra egin.
Informazio gehiago:
943 371 050
688 713 838
gaztelekua@usurbil.eus