Valgañón-Posadas (19 km), Cubilla-Pancorbo (13 km) ibilbideak osatuko dituzte uztailaren 7an eta 8an, asteburuan Andatza M.K.T.-koekin Errioxara joango diren mendizaleek. Bi eguneko txango honetarako izen ematea itxita dago jada. Apuntatu direnak, larunbat goizeko 07:00etan abiatuko dira autobusez Errioxa aldera, Oiardo Kiroldegi paretik.
Abuztuko etenaldiaren ostean, irailetik aurrera helduko dio berriz Andatza M.K.T.-k txangoen denboraldiari, Gipuzkoako Biraren seigarren etaparekin:
Datozen irteeren egutegia
-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.
Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.
Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.
-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.
-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:
Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.
Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.
Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.
-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.
-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:
Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.
Azaroak 25: mendi irteera.
-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.
-Oharra: Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu".
Informazio gehiago:
andatza@hotmail.com