Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimen eguna larunbatean Orion

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 6a, 09:12

Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimen eguna antolatu dute larunbaterako (uztailak 7) Orion. Usurbildik ere hara, “Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria” aldarripean egingo diren ekitaldietara joateko deia egin da. Tartean, iheslari eta deportatuen itzulera irudikatuko duen ibai jaitsiera iragarri dute.

Egun honekin, batetik, iheslari eta deportatuen errealitatea gehiago ezagutarazi nahi dute. Euskal Iheslari Politikoen Kolektibotik aditzera eman dutenez, 1960. hamarkadaz geroztik, errepresioaren eraginez, 2.500 euskal herritarrek baino gehiago jo behar izan dute erbestera. Ordutik 271 estradizio egin dira, 382 entrega eta 74 deportazio. 84 hil dira ihesean, “eta horietatik 27 gerra zikinak eragin ditu”.

Aipatu kolektiboak 2013an kaleraturiko Miarraitzeko Adierazpenean, ahal zen neurrian, Euskal Herriko kaleetara bueltatzea erabaki zuten. 150 iheslari itzuli dira ordutik. Bide horretan sakondu nahi dute.

Uztailak 7, larunbata

11:00 Jaitsierako parte-hartzaileak Arraun Elkartean.

12:00 Oria ibaiaren jaitsiera.

13:00 Iheslari eta deportatu ohiei harrera portu ondoko zubian.

13:30 Ekitaldi politikoa plazan.

12:00 Parrillada plazan.

Irudia: kalerakalera.eus