Proiektu bat eskuartean izan edo garatu nahi duen ekintzaileari lagungarria suerta dakiokeen albistea segidan. Usurbilgo Udalak ondoko bi diru-laguntza deialdiok plazaratu ditu. Bat, hutsik dauden lokal komertzialak biziberritzeko, bestea urtebetez Kabienen egonaldia egiteko. Xehetasunak segidan dituzue:
Lokal komertzial hutsak biziberritzeko udal diru-laguntza deialdia
Jarduera ekonomiko berri bat martxan jarri nahi duen ekintzailearentzat interesgarria izango da ondoko albistea. Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokalak biziberritzea sustatu nahi du Udalak. Horretarako, lokal hauek erabiltzeko hautua egiten duten ekintzaileentzat, alokairu gastuei aurre egiteko diru-laguntza deialdia egin du Udalak:
-Lehentasuna izango dute: herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuekin lotutako proiektuek, baita ixtera doazen edo itxi berriak diren jardueren jarraipenekoak diren proiektuek ere.
-Ekintzaile eta enpresa proiektuaren betebeharrak: lokalik jabetzan ez izatea, hutsik dagoen Usurbilgo merkataritza lokal bat alokairuan hartzea, gehienez 5 langile izatea…
-Jarduera mota: txikikazko herri merkataritzako jarduerak, pertsonei zuzendutako zerbitzuak, biziberritze ekonomiko eta sozialerako lagungarria izan daitekeen jarduera komertziala.
-Lokalaren alokairua: 12 hilabeteko gutxieneko iraupeneko kontratua; gehienezko prezioa, metro karratuko 10 euro.
-Diru-laguntzen zenbatekoa: lehen urtean alokairu gastuaren %40a (gehienez ere 300 euro) eta bigarrenean gastuaren %30a (gehienez 200 euro).
-Eskaerak: udal erregistroan aurkeztu, irailaren 30a baino lehen.
-Informazio gehiago: maiatzaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala /usurbil.eus/943 371 951.
Hasiz Hazi beka deialdia
Kabiene Elkartearen elkarlan-gunea urtebetez baliatzeko aukera eskainiko dio ekintzaileari Kabienek berak eta Udalak abiaturiko beka deialdi honek. “Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Bekadunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari. Beterri-Buruntza Ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaz baliatu ahal izango dira”. Beka deialdi honen inguruko xehetasunak dituzue segidan:
-Nori zuzendua: 2018an enpresa proiektu bat duen ekintzaileari.
-Eskaintzen dena: Kabiene elkartearen elkarlan-gunearen urtebeteko erabilera, diruz ordaindua.
-Bekaren gehieneko zenbatekoa: 1.089 euro (beti ere ekintzaileak 12 hilabeteko erabilera izaten badu Kabienen).
-Lehiakideek bete beharreko baldintzak: Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua egotea, adinez nagusia izatea, Usurbilen enpresa bat sortzeko ekimena dutenak izatea,…
-Dokumentazioa eskuratu eta eskabideen aurkezpena: Usurbilgo udal errejistroan.
-Epea: irailaren 30era arte.
-Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala /usurbil.eus/943 371 951