Odol ematea gaur anbulatorioan

Noaua Aldizkaria 2018ko uztailaren 9a

Bi hilean behin lehen astelehenetan izaten da odola emateko aukera. Jaiak tarteko ordea, uztaileko hitzordua astebete atzeratu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Astelehen honetan, uztailaren 9an izango da, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.  

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.eus edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.