Uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean, greba egunak autobusetako langileentzat

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 9a, 11:58

Greba eta mobilizazio egunak deitu dituzte autobus zerbitzuetako langileek uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako, eta eguerdiko 12:30etan Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazio bana egunotan.

Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean ekainaren 8an erdietsitako aurreakordioa betetzeko patronalak erakutsitako jarrera ezkorrak bultzatu ditu, erabakiok hartzera. Ekainaren 30ean amaitu zen aurreko hitzarmenaren indarraldia. Hitzarmen estatala izatera igarotzeko arriskua dute.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuak deitu dituzte grebak eta mobilizazioak. “Argi utzi nahi dugu gure helburua akordatutakoa sinatzea dela, baina ez dugu langileon eskubideekin jolastuko, eta horretarako eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu hitzarmen berria lortu arte”, zioten aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian egin zuten elkarretaratzean. Ondoko adierazpena plazaratu zuten: