Euriaren mehatxua dela eta, ostegun gauean (uztailak 5) plazan beharrean Sutegin abiatu zuten Laboaren Uztaila zikloa, Igor Arzuaga "Mara" bakarlariarekin. Eta lehen zozketarekin. Oparo dator eta ekimen honen laugarren edizioa, aurrez boletoak eskuratu dituztenen artean, musikari ezberdinen diskak zozketatuz. Lehen zozketa ostegun gauean egin zuten. Albiste honetan beherago duzue zenbaki sarituen berri.
Mararen aurreko asteko kontzertuaren ostean, Joseba Irazokiren txanda ostegun honetan (uztailak 12) 22:00etan Mikel Laboa plazan. "Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,... eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra. Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste: Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,... Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu".
Musikarien lanen zozketa
Aipatu moduan, Laboaren Uztailako musikari ezberdinen diskoen lehen zozketa uztailaren 5ean egin zuten. Honako hauek izan ziren zenbaki sarituak: 225, 10, 187, 101, 34, 164, 220, 109.
Oharra: saria jasotzeko ostegun honetako kontzertura joateko deia egiten diete saridunei, antolatzaileek.
Laboaren Uztaila, datozen kontzertuak
Ordua: 22:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza (eguraldi txarrarekin, Sutegin).
-Uztailak 12, Joseba Irazoki.
-Uztailak 19, Mikel Uraken.
-Uztailak 26, Sokartean.