Iazko udako irudia errepikatu da gaurkoan. Hainbat oinezko, bizikleta erabiltzaile eta auto gidarirentzat ezinbesteko pasealeku edota komunikazio bidea den Usurbil eta Zubieta arteko bidea itxita dago berriz.
Iaz urte garai honetan gertatu bezala, erraustegirako gasa sartzeko obrei ekin diete berriz. Duela urtebete, Amiri inguruan egin zituzten lanok. Donostialdekoa den eremuan. Oraingoan, Amiri eta Santuenea artean, Usurbil aldeko lurretan.
NorteGasek hasitako lanok hainbat oinezko eta ibilgailu ezustean harrapatu dituzte. Bai Santuenea aldetik baita Amidi aldetik ere, ingurua zaintzeko jarri dituzten segurtasun agenteak bidea obretarako itxita dagoela ohartarazten dabiltza, bertara gerturatzen direnei.
Edozein kasutan, ohartarazpen seinaleak jarrita daude bai Santuenea aldean, baita Zubieta aldean ere, zenbait lekutan. Seinaleotan irakur daitekeenez, Amiri-Santuenea arteko bidea itxita egongo da gaur hasi (uztailak 9) eta abuztuaren 31ra arte. Lan egunetan, 08:00-19:00 artean ibilgailuentzat soilik ez, oinezko eta bizikleta erabiltzaileentzat itxita egongo da bide zati hau. Ordutegi horretatik kanpo oinezko eta zein bizikeleta erabiltzaileek pasatzeko modua izango dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, 2019ko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako erraustegia eraikia eta uda parterako probetan izango dute. Hurrengo urteko udazkenean martxan jartzea nahi dute.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA