Usurbilgo jaien balantzea egiteko bilera irekia gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 10a, 06:14

Usurbilgo festak igarota, bizitakoaren balantzea egiteko ordua heldu da. Santixabeletako Jai Batzordeak finkatua du jada, pasa berri ditugun ospakizun egunen balorazioa egiteko azken bilera. Astearte honetarako (uztailak 10) deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Ohi bezala, batzar irekia izango da honako hau ere, bertaratu nahi duen herritar eta eragile ororentzat.

Hurrengo festen datak

Usurbilgo Santixabelak igaro dira. Baina jaien denboraldia hasi baino ez da egin. Kalezarko eta Usurbilgo parranda egunen ostean, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegaldekoen txanda orain. Dagoeneko festa egun guztion datak finkatuak daude:

-Zubietako jaiak: uztailak 25-31.

-Urdaiagako jaiak: abuztuak 3,4.

-Atxegaldeko jaiak: abuztuak 24-26.