UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak ostegun eta ostiralerako antolaturiko udako ikastaroaren harira, Harria Hitz bisita gidatua antolatu du Udalak uztailaren 12rako. UEU-ren “Utopia 68/18: iruditeria berrien bila” Jakin Jardunaldiaren harira, “geuk ere, 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu”. Aipatu moduan, hilaren 12an, 18:00etan finkatu dute bisita abiatzeko hitzordua. Lehenbizi herrian barrena ibilalditxoa egingo da, eta gero, Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutu ahalko da. Informazio gehiago eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultuor.pro
Egitaraua:
18:00 "Harria Hitz" bisita gidatua herrigunean.
19:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera.
Informazio gehiago eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultuor.pro
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Jardunaldi egunak
"Harria Hitz" bisita gidatuaren edizio berria ez dator edozein unetan. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak antolatuta, jardunaldi egunak ditugu ostegun eta ostiral hau (uztailak 12-13) Usurbilen. “Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila” izenburupean, honako egitarau zabala osatu da:
Uztailak 12, osteguna
9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria
Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
Uztailak 13, ostirala
Utopia sozioekologikoa
9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.