Mendizaleek asteburu pasa egin dute Errioxan

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 10a, 08:02

Hortxe duzue asteburuan Errioxan barrena ibili den mendizale koadrila. Valgañonen hasi eta Pancorbon amaitu zuten bi eguneko irteera egin zuten Andatza M.K.T.-k antolatuta bildu ziren lagunok. Udako etenaldiaren ostean, aldaketarik ez bada, hurrengo irteera irailaren 9rako dute iragarria. Urte hasieran abiatutako Gipuzkoako Birari segida emango diote, Arlaban eta Arantzazu lotuko dituen seigarren etaparekin:

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

Informazio gehiago: andatza.com

Irudia: Andatza M.K.T.