Atzerriko dantzariak bisitan igande honetan (uztailak 15) Usurbilen. Orbeldi D.T.-k antolatuta, Kolonbiako Creadanza Taldea, Poloniako Kostrzanie taldea, eta Igorreko (Bizkaia) Arantzarte Dantza Taldea bilduko ditu hitzorduak. Europako aipatu bi dantza taldeek Igorrekoak urtero antolaturiko folklore jaialdian parte hartuko dute. Aukera baliatu dute, igande honetan, guztiek Usurbilen erakustaldia eskaintzeko. Kalez kale ibiliko dira lehenik, eta saioa eskainiko dute gero, Orbeldik, Igorreko taldeak eta Udalak antolaturiko eguerdi pasan:
Uztailak 15, igandea
12:00 Kalejira herriko kaleetan zehar.
13:00 Emanaldia frontoian.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T., Usurbilgo Udala eta Igorreko Arantzarte Dantza Taldea.