Igaro berri den asteburu honetan bestalde, Euskadiko Selekzioarekin Orensen (Galiza), Baños de Molgasen ospaturiko Espainiko Txapelketan parte hartu dute Asier Pozo Notariok eta Beñat Carbayeda Urruzolak. Uztailaren 6an erlojuz kontrako taldekako proban brontzezko domina irabazi zuten. Uztailaren 8ko errepideko 61 kilometroko proban bestalde, Pozok brontzezko domina irabazi zuen eta Euskadik urrezko domina.
Sasoiko dabil Buruntzazpi txirrindulari taldea. Uztaila hasierako asteburuan Zeberion jokaturiko Euskadiko Txapelketan, kadeteen lehen urteko mailako Beñat Carbayedak bosgarren eta kadeteen bigarren mailako Asier Pozok hamabosgarren postuan amaitu zuten. Biharamunean, Leonen gidari batek harrapatu eta hildako Villabonako bikoteari jazotakoa salatzeko eginiko txirrindulari martxaren ostean, Tolosako 15. Patxi Rodriguez Memorialean hirugarren postuan sailkatu zen Beñat Carbayeda eta laugarrenean Asier Pozo.
Irudiak: Buruntzazpi.