"Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoko hurrengo saioak
Otsailean abiatu zuten ikastaro praktikoa borobiltzeko bi saio baino ez dira geratzen:
-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.
Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.
KzGunea
-Uztailak 12-13, 16:00-18:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".
-Uztailak 16-25, 16:00-18:00 "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".
-Uztailak 26-27, 16:00-18:00 "Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik".
-Uztailak 30, 16:00-18:00 "Ordainketak Interneten segurtasunaz".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
AEK-ren udako eskaintza
Euskalduntze nahiz azterketa ezberdinak prestatzeko barnetegiak Euskal Herri luze zabalean, familia barnetegia eta ibiltariak, ikastaro trinkoak eta on line ikastaroak euskaltegietan... Eskaintza zabala prestatu du AEK-k uda parterako. Matrikulazio epea zabalik dago jada. Usurbildik mugitu gabe, Etumeta AEK euskaltegiak, B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu udan. Ikastaro bakoitza 80 ordukoa izango da. Prezioa, 136 euro. “Uztailean edo irailean emango dira”, iragarri dutenez. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
Jakin Jardunaldiak
"Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila" izeneko Jakin Jardunaldiak antolatu dituzte UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak, UEU-ren udako ikastaroen baitan:
Epea: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.
EDUKIAK
Uztailak 12, osteguna
9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria
Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
Uztailak 13, ostirala
Utopia sozioekologikoa
9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.