239 langabetu ekainean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 11a, 11:19

Beherakada txiki bat izan da maiatzetik ekainera. 242tik 239ra murriztu da lanik gabeko usurbildarren kopurua ekainean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Haietatik 136 emakumezkoak dira, 103 gizonezko. 165 zerbitzuen eremukoak. 

Usurbilen bezala, eskualdean (3.246tik 3.136ra) eta Gipuzkoan (32.351etik 31.361era) ere beherantz egin du langabetu kopuruak. Buruntzaldean 110 langabetu gutxiago, eta Gipuzkoan 990 langabetu gutxiago zenbatu dituzte.

Udalerri honetara itzulita, kontratazio datuei erreparatzen hasiz gero, beherantz egin du. Maiatzean 415 kontratu erregistratu ziren, ekainean 373. Haietatik 314 aldi baterako izan ziren. Emakumezko langabetu gehiago egon arren, beste behin, 211 kontratu gizonezkoenak izan ziren, 162 emakumezkoenak.

Segidan dituzue joan den hilabeteko langabezia datuak, xeheago:

2018ko ekaina

Usurbil: 239.     Buruntzaldea: 3.136.    Gipuzkoa: 31.361.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 103.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 36.

45 urtetik gora: 60.


Emakumezkoak: 136.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 65.

45 urtetik gora: 63.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 8.

Industria: 33.

Eraikuntza: 13.

Zerbitzuak: 165.

Aurretik lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 653.

Astigarraga: 227.

Hernani: 936.

Lasarte-Oria: 837.

Urnieta: 244.

Usurbil: 239.

Guztira: 3.136.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 31.361.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 373.

Aldi baterakoak: 314.

Zerbitzuen sektorean: 273.

Sexuaren arabera: 211 lan kontratu gizonezkoenak, 162 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/06/07/apirilean-bezala-242-langabetu-maiatzean-usurbilen/