Ostegun eta ostiral honetan, bigarrenez UEU-ren udako ikastaroen baitan Jakin Jardunaldien gunean bilkatatuko da Usurbil. UEU, Jakin eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanaren emaitza da ekimena hau, gaurtik Artzabalen ospatuko dena. Honatx aurtengo edizioko izenburua: "Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila". 9 aditu gonbidatu dituzte hitzordura. Berria zuzenean eskaintzen ari da jardunaldiok, youtube bidez. Albiste honi atxikitako bideoan bat egin dezakezue jardunaldiokin.
Bigarrenez antolatuko da hitzordu hau Usurbilen. Iaz ospatu ziren jardunaldiok estreinakoz. Orduko hartan, "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen ari diren lekua" izan zuten hizpide.
JAKIN JARDUNALDIAK, UEU-ren UDAKO IKASTAROEN BAITAN: "Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila"
Epea: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
Tokia: Udarregi Ikastola.
Ordutegia:
-Uztailak 12: 09:30-16:30.
-Uztailak 13: 09:30-12:30.
Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.
EDUKIAK
Uztailak 12, osteguna
9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria
Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
Uztailak 13, ostirala
Utopia sozioekologikoa
9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.