Azken NOAUA! aldizkaria uztailaren 20an

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 12a, 08:00

Aldizkarirako zorion agurrak, oharrak edo hedabide honetan lantzeko gairen bat proposatu nahi baduzu, adi. Astebete barru, uztailaren 20an argitaratuko dugu udako oporraldi aurreko azken astekaria, oporren osteko lehena irailaren 7an. Uztailaren 16ra arteko tartea duzue, NOAUA!-rekin bideotatik hartuemanetan jartzeko: erredakzioa@noaua.eus, 943 360 321, edo bulegora etorrita.

Bazkidetza kobraketak

Zuen ekarpenei esker aurrera ateratzen da proiektu hau. Besteak beste, ehunka bazkideoi esker. Eta orain arte bezala, aurrera begira ere ezinbestekoak izango zarete. NOAUA! kide ez bazara, animatu eta kultur elkarteko egoitzara etorri. Segituan tramitatuko dizugu, NOAUA!ren ekitaldietan sarrerak merkeago eskuratu edota hainbat opariren zozketetan parte hartzea ahalbidetuko dizuen bazkidetza. Jada NOAUA! kide zaretenontzako oharra: urtero moduan, uztailaren 15etik ekingo diogu kuota ordainketei.