Atzerriko dantzariak bisitan igande honetan (uztailak 15) Usurbilen, uztailaren 12tik 17ra Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatu diren topaketen baitan. Gurean, Kolonbiako Creadanza Taldea eta Poloniako Kostrzanie taldea gonbidatu dituzte. Kalez kale ibiliko dira lehenik Oiardo Kiroldegitik abiatuta, eta saioa eskainiko dute gero, Orbeldik, Igorreko taldeak eta Udalak antolaturiko eguerdi pasan:
Uztailak 15, igandea
12:00 Kalejira herriko paletean zehar, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Ondoren, emanaldia frontoian.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T., Usurbilgo Udala eta Igorreko Arantzarte Dantza Taldea.