Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko du Zubietak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko uztailaren 13a

Zubietarrak berriz final handi baten atarian. Gipuzkoako Errebote Txapelketaren azken neurketarako sailkatu dira. Finala, larunbatean (uztailak 14) jokatuko dute, goizeko 10:30etan hasita Villabonako errebote plazan. Txost oiartzuarrak izango dituzte aurrez aurre.

Finala

Eguna: uztailak 14, larunbata.

Ordua: 10:30.

Tokia: Villabonako errebote plaza.

Aurkariak: Zubieta-Txost.

Partaideak: Zubieta (Aizpurua, Aizpurua, Garcia, Bordagarai, Argote)-Txost (Zabala, Leonet, Nazabal, Mitxelena, Azpiroz).

Sailkapena

1-Zubieta, 4 puntu

2-Txost, 3 puntu

3-Behar Zana, 2 puntu