Zuen ekarpenei esker aurrera ateratzen da proiektu hau. Besteak beste, ehunka bazkideoi esker. Eta orain arte bezala, aurrera begira ere ezinbestekoak izango zarete. NOAUA! kide ez bazara, animatu eta kultur elkarteko egoitzara etorri. Segituan tramitatuko dizugu, NOAUA!ren ekitaldietan sarrerak merkeago eskuratu edota hainbat opariren zozketetan parte hartzea ahalbidetuko dizun bazkidetza. Jada NOAUA! kide zaretenontzako oharra: urtero moduan, egunotan bideratuko ditugu kuota kobraketak, albiste honetan beherago duzuen gutunaren bidez jakinarazi dizuegun moduan.
Aste honetan, azkena
Aldizkarirako zorion agurrak, oharrak edo hedabide honetan lantzeko gairen bat proposatu nahi baduzu, adi. ostiral honetan, uztailaren 20an argitaratuko dugu udako oporraldi aurreko azken astekaria, oporren osteko lehena irailaren 7an. Uztailaren 16ra arteko tartea duzue, NOAUA!-rekin bideotatik hartuemanetan jartzeko: erredakzioa@noaua.eus, 943 360 321, edo bulegora etorrita.
BAZKIDEEI HELARAZITAKO GUTUNA
Kaixo Noauakide!
2018ko kuota kobratzea, uztailaren 15ean hasiko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aurten iazko kopuru berdina izango du, eta ogasunean hobaria jasotzen jarraitzeko aukera izaten jarraituko duzue. 40€ kobratuko zaizkizu datozen egunetan eta errenta aitorpenean hobaria jasoko duzue datorren urtean. Zuri dagokizunean, banku bidez kobratzea egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere.
Ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hauxe da gure kontu korronteko zenbakia: Rural Kutxa: ES03 3008 0259 11 3086496928.
Jakinarazten dizuegu, Noaua!ko Zuzendaritzan norbaitek parte hartu nahiko balu, bideak irekiak dituela. Esan martxoan batzar orokorra egin genuela, eta norbaitek zerbait jakin nahi izango balu edo dokumenturen bat ikusi nahiko balu, bertara gerturatzea nahikoa izango duela eta bere zalantzak argituko dizkiogula.
Amaitzeko, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzun ahalegina. Horretarako zabaldu dugu zuentzako tartea aldizkari eta web orrialdean; "Bazkideen Txokoa". Besarkada bat eta hurrengo arte.
2018ko uztailaren 10ean
NOAUA! KULTUR ELKARTEA
OHARRA: Azken urtean, zure datu pertsonaletan aldaketarik egon bada, guri ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizuke. Aldi berean, edozein zalantza argitzeko guregana jo dezakezu.