Zubietak bere aste nagusirako jai egitaraua prest

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 16a, 11:39

Kontzertuak, kirol hitzorduak, herri bazkari eta afariak, haurrentzako ekitaldiak, oilasko biltzaileak... eskaintza zabala izango da aurten ere. Zubietako Jai Batzordeak osatua du festetako egitaraua. Uztailaren 25etik 31ra ospatuko dituzte bidean datozen Santioak. Segidan duzue, astebeteko parranda zurrunbiloan murgilaraziko gaituen hitzordu zerrenda:

Zubietako Herri Jaiak

Uztailak 25, asteazkena: Santio Eguna

09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.

10:30 Meza Nagusia.

11:30 Txupinazoa eta soka-dantza.

Ondoren, luntx herrikoia.

18:00 Herriko gaztetxoen eskutik Joko Garbi erakustaldia.

19:00 Bertso Pala frontoian. Pilotariak:

Larrarte-Arrillaga

Galdos-Maiza

Bertsolariak: Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi.

Jarraian, buruhandiak.

22:00 2000. urteko Herri Antzerkiaren proiekzioa Errebote Plazan: “Markesaren Etxean”.

Uztailak 26, osteguna: Oilasko Biltzaileen Eguna

06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.

14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Puzgarriak, Guraso Elkartearen eskutik.

17:30 Txokolatada eta buruhandiak.

Ondoren, apar festa, Guraso Elkartearen eskutik.

20:00 Poteo herrikoia. Txosnan, TXALAGORE taldearen emanaldia.

21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.

00:00 LAIOTZ Taldearen dantzaldia.

Uztailak 28, larunbata: Jubilatuen Eguna

09:30 Meza.

14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.

16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

18:00 Herri Kirol saioa, KAÑAMARES aita-semeak aizkoran eta Jokin AUZMENDI harri jasotzen.

19:30 Sardin eta piper jatea.

23:30 TXORROSKILO eta RUKULA taldeen kontzertuak.

Ondoren, EROMERIA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 29, igandea

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan, Bertso Eskolaren eskutik.

Eguerdian, bertso poteoa eta II. Puntu Txapelketaren Sari banaketa.

14:00 Paella prestaketaren hasiera.

15:00 Paella jatea.

18:30 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.

22:00 Bertsolariak: Eli Pagola, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Uztailak 30, astelehena: Gaupasa Eguna

16:00 Mus txapelketa (15:30tan Izen ematea).

17:30 Toka txapelketa.

00:00 Kontzertuak: Koban eta Parabellum. Dj Seymarrekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, asteartea: San Inazio Eguna

09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

10:30 Meza.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:00 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

Amaitzeko, musika txosnan.

Oharrak:

-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

-Jaietan ez da onartuko inolako erasorik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.