"2019ko apirilean, Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu, eta atzerako kontaketa hasi da". Hala iragarri dute, 21. Korrikaren antolatzaileek. Badator eta hurrengo edizioa eta prestaketa lanak abiatu dituzte 2019ko apirilean Euskal Herria zeharkatuko duen 21. Korrikaren iragarkia grabatuko dute irailaren 11n, 13an eta 17an. Grabaziorako protagonista nahiz “estra” bila dabiltza. “Profil desberdinetakoak behar ditugu, adin guztietakoak” eta breakdance dantzariak.
Interesa dutenek idatzi dezatela, esan@aek.eushelbidera, argazki batekin. Jasotako mezu guztiekin abuztu amaieran jarriko dira harremanetan, izena eman dutenekin. Iragarkiaren egileek hautatuko dute grabaziorako taldea. "Zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz". Informazio gehiago: korrika.eus
2017ko 20. KORRIKA
Korrika, Zubietan barrena
Korrika, Santuenean
Usurbilgo kaxkoan eta Kalezarren
Atxegaldetik Aginagara