Mikel Urakenen emanaldia izango da aste honetako Laboaren Uztaila zikloaren baitan. "Mikelena folk musika bezala sailkatzekotan, Akauzazteren folk primitiboarekin parekatu beharko genuke. Eta AEB-etako country-rock edo Americanaren alorrean sartu nahi izanez gero, Byrds-en doinu argitsuenetan baino, Slint/Smog/Palace-ren soinu espektraletan antzekotasun handiagoa nabarituko genuke. Hala ere, motz geratuko ginateke. Intentsitatea eta indarra lantzen ditu geldiezin eta etengabe.
2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako Folk Songs for Tormented Soulslanarekin (2013) ekin zion. Omenaldi xumeakEPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iazko urte hondarrean Neguaren osteanplazaratu zuen. Euskaraz egindako zazpi folk pieza gordin, biluzi, basa. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke. Mikel, euskara espresiobide moduan erabiltzen hasi denetik, beldurra, lotsa eta estiloen zurruntasunak gainditu ditu. Basatia, aske eta ausarta, Michael Giraren disko akustikoak, Richard Dawson-en kantu gordinak eta Mikel Laboaren Lekeitio martzianoenak bezala.
Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra".
Musikarien lanen zozketa
Oparo dator Laboaren Uztailaren laugarren edizioa; aurrez boletoak eskuratu dituztenen artean, musikari ezberdinen diskak zozketatuz. Lehen zozketa uztailaren 5ean egin zuten. Honako hauek izan ziren zenbaki sarituak: 225, 10, 187, 101, 34, 164, 220, 109. Oharra: saria jasotzeko ostegun honetako kontzertura joateko deia egiten diete saridunei, antolatzaileek.
Laboaren Uztaila, datozen kontzertuak
Ordua: 22:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza (eguraldi txarrarekin, Sutegin).
-Uztailak 19, Mikel Uraken.
-Uztailak 26, Sokartean.