Uztaila hasierako NOAUA!n berri eman genizuen moduan, hilabete hasieratik itxita dago Aginagako Arrate Elkartearen taberna, orain arteko kudeatzaileei kontratua amaitu ostean. Zerbitzu hau esleitzeko prozedura abiatu duela berri eman du orain Usurbilgo Udalak. Deialdian parte hartzeko oinarriak argitaratu ditu. Eskabideak aurkezteko uztailaren 26ra arteko epea dute interesdunek. Honatx xehetasun gehiago:
-Eskaini beharreko zerbitzuak: taberna kudeatzea, taberna-jantokiaren mantenu, ustiapen eta garbiketa; komunen eta tabernatik beherako eskilara eta beheko sarreraren garbiketa; zahar egoitzako gelen atezaintza-lanak.
-Kontratuaren iraupena: urtebetekoa, 4 urte betera arte luzagarria.
- Prezioa: 25 euro, gutxieneko hileroko kuota (+%21eko BEZ-a, guztira 30,25 euro).
- Betebeharreko gehiago: B2 hizkuntza gaitasun maila egiaztatzea; elikagaien manipulatzaile titulua izatea.
- Eskabideen aurkezpena: uztailaren 12tik 26ra, udal erregistroan edo postaz bidalita.
Informazio gehiago, usurbil.eus atarian (“Kontratatzailearen profila” atalean).