Iraultza Txikien Kanpaldia Zubietan, irailaren 21etik 23ra

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 19a, 13:12

Lurralde Askea kolektiboak Iraultza Txikien Kanpaldia deitu du Zubietan, irailaren 21etik 23ra, topatu.eus atarian irakurri berri ahal izan dugunez. "Bestelako Euskal Herria amesten dugun herritar eta herri mugimenduen topalekua izango da", iragarri dute. Bizipoza nagusi izango duena, ongi bizitzeko errepublikarantz pausoa emateko espazioa. “Bizitza erdigunean jarriko dugu: eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”, iragarri dute antolatzaileek.

Kanpaldia lau eremu nagusitan banatuko dela zehaztu dute. "Besteak beste, herri mugimendu eta eragile eraldatzaileei eragiten dieten gaiei buruzko eztabaida eta gogoeta egingo dute, baita herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adostu ere. Horrez gain, Euskal Herriko eremu bakoitzean dagoeneko martxan dauden esperientzia komunitarioak ezagutuz bizitza burujabetza landuko dutela adierazi dute, igandean ekimen kolektibo handia egingo dutela nabarmenduz".

Iraila hasieran plazaratuko dute Zubietako Iraultza Txikien Kanpaldiko egitarau zehatza.