Azken astekaria kalean, datorren NOAUA! irailaren 7an

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 19a, 08:27

Plazaratu dugun hauxe duzue oporraldi aurreko azken astekaria. Etenaldia dator orain. Itzulerako NOAUA! irailaren 7an argitaratuko dugu. Ordura arte, zorion agur edo oharrik helarazteko irailaren 3ra arteko epea izango duzue; emailez, erredakzioa@noaua.eushelbidera edo telefonoz, 943 360 321 zenbakira deituta. Bide batez, bazkideoi gogorarazi, uztailaren 15etik aurrera egingo ditugula urteroko bazkidetza kobraketak.

NOAUA!-ren bazkidetza berritzeko garaia

Zuen ekarpenei esker aurrera ateratzen da proiektu hau. Besteak beste, ehunka bazkideoi esker. Eta orain arte bezala, aurrera begira ere ezinbestekoak izango zarete. NOAUA! kide ez bazara, animatu eta kultur elkarteko egoitzara etorri. Segituan tramitatuko dizugu, NOAUA!ren ekitaldietan sarrerak merkeago eskuratu edota hainbat opariren zozketetan parte hartzea ahalbidetuko dizun bazkidetza. Jada NOAUA! kide zaretenontzako oharra: urtero moduan, egunotan  bideratuko ditugu kuota kobraketak, albiste honetan beherago duzuen gutunaren bidez jakinarazi dizuegun moduan.

BAZKIDEEI HELARAZITAKO GUTUNA

Kaixo Noauakide!

2018ko kuota kobratzea, uztailaren 15ean hasiko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aurten iazko kopuru berdina izango du, eta ogasunean hobaria jasotzen jarraitzeko aukera izaten jarraituko duzue.  40€ kobratuko zaizkizu datozen egunetan eta errenta aitorpenean hobaria jasoko duzue datorren urtean. Zuri dagokizunean, banku bidez kobratzea egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere.

Ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hauxe da gure kontu korronteko zenbakia: Rural Kutxa: ES03 3008 0259 11 3086496928.

Jakinarazten dizuegu, Noaua!ko Zuzendaritzan norbaitek parte hartu nahiko balu, bideak irekiak dituela. Esan martxoan batzar orokorra egin genuela, eta norbaitek zerbait jakin nahi izango balu edo dokumenturen bat ikusi nahiko balu, bertara gerturatzea nahikoa izango duela eta bere zalantzak argituko dizkiogula.

Amaitzeko, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzun ahalegina. Horretarako zabaldu dugu zuentzako tartea aldizkari eta web orrialdean;  "Bazkideen Txokoa". Besarkada bat eta hurrengo arte.

                                                                                                      2018ko uztailaren 10ean

                                                                                                NOAUA! KULTUR ELKARTEA

OHARRA: Azken urtean, zure datu pertsonaletan aldaketarik egon bada, guri  ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizuke. Aldi berean, edozein zalantza argitzeko guregana jo dezakezu.