Pagazpek banatu du jaietako errifa zozketako urdaiazpikoa

Noaua Aldizkaria 2018ko uztailaren 19a

Usurbilgo jaietako pilota txapelketen finaletan mariskada eta urdaiazpiko eder bat zozkekatu zituen Pagazpe Elkarteak. Mariskadaren zozketako saritua unean bertan agertu zen; Jose Luis Muguruza herritarra. Urdaiazpikoaren zenbakiaren jabea ordea ez. Pagazperekin hartuemanetan jartzeko deia egin zioten sarituari. Eta agertu da. Ondoko irudian duzue; Jon Flores herritarrari egokitu zaio urdaiazpiko ederra.  

USURBILGO JAIETAKO PILOTA TXAPELKETA

Finalen emaitzak

Gazteen mailan:

Albeniz-Iruretagoiena 22-20 Aburuza-Iñarra

Helduen mailan:

Lizeaga-Santxo 22-19 Azketa-Elizegi

Errifa zozketa:

Mariskada: 885 izan zen zenbaki saritua. Jose Luis Muguruzari egokitu zaio.

Urdaiazpikoa: 403 izan zen zenbaki saritua. Jon Floresi egokitu zaio.