Arratsalde pasarako ekintzak larunbatean, zenbait taberna atarietan

Noaua Aldizkaria 2018ko uztailaren 20a

Auzoetako jaiak salbu, apenas dagoen hitzordurik datozen udako asteburuetan. Zenbait taberna larunbat arratsalde hau (uztailaren 21ekoa) girotzeko batu dira; Txiriboga, Benta, Txirristra eta Bordatxo edaritegiak hain zuzen. Taberna hauen bueltan bi ekintza proposatu dituzte; puzgarriak eta paintball laser ekimena. Xehetasunak segidan dituzue:

Uztailak 21, larunbata

Ordutegia: 17:00-20:00.

Tokia: Kaxkoa.

Zehaztasunak:

-Puzgarriak Benta eta Txiriboga tabernen aurrean.

-Paintball laser Bordatxo eta Txirristra tabernen aurrean.

Antolatzaileak: Txiriboga, Benta, Txirristra eta Bordatxo tabernak.