Ucin lantegiko ke kutsakorrak ingurua irentsi du berriz

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 20a, 14:58

Sarritan sufritu behar izaten dute herritarrek Ucin lantegitik datozen ke kutsakor eta usain txarrak. Azkenekoz ostegun arratsalde honetan bertan, gaurko deitua dagoen elkarretaratzearen bezperan izan da. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, "ke latza eta izugarria atera zen atzo arratsaldean Ucin lantegitik. Xabier Arregi alkatea eta udaltzainak berehala bertaratu ziren lantegira zer gertatzen ari zen jakiteko. Ucineko arduradunak azaldu zutenez, labetik ateratako zepa-edukiontzi bat irauli egin zen eta horrek, oxigenoarekin kontaktuan, izugarrizko kea sorrarazi zuen".

Udaletik ostiral eguerdi honetan aditzera eman dutenez, "Atzo arratsaldean Ucinen gertatu zenaren ondotik, udal-teknikariak txostena osatzen ari dira, eta Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera eta Ucinera igorriko du, beharrezko erantzukizunak eta neurri zuzentzaileak eskatzeko".

Ucin-eko keak enpresa, Atxegalde eta Kaxko inguruak irentsi zituen berriz atzo, Atxegaldeko bizilagun batek atera eta sare sozialetan zabaldu dituzten ondoko argazkietan ikus daitekeen moduan.

https://twitter.com/XingolaUsurbil/status/1020029077183500290

https://twitter.com/XingolaUsurbil/status/1020030899281424385

https://twitter.com/usurbiludala/status/1020005743569883137

https://twitter.com/usurbiludala/status/1020006766719971328

https://twitter.com/usurbiludala/status/1020009401783070720

https://twitter.com/usurbiludala/status/1020288873988050945