Uztailaren 25erako estreinakoz antolatu duten bertso pala jaialdiaren aurretik, gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia ospatuko da. Pozik eta gustura dabiltza Zubieta Pilota Elkarteko gaztetxoak.
“Iparraldean joko garbian lehiatu dira azken aldian. Zortziko multzo batean zegoen taldea Donibane Lohizune, Azkain, Ustaritz, Angelu eta Villabonako taldeekin batera. Azkenean, laugarren bukatu ondoren, final laurdenetera iritsi dira eta bertan galdu egin zuten Amikuze talde indartsuaren aurka”, berri eman dio NOAUA!ri Zubieta Pilota Elkartetik. “Eginiko lanarekin gustura bukatu dute aurtengo denboraldia”, gaineratu dutenez.
Ondoko argazkian dituzue, ezkerretik eskuinera: Gorka Arrillaga, Peru Eraunzetamurgil eta Xuban Urdalleta.