Auzotik auzotarrentzat antolaturiko festak dira Urdaiagakoak. Dena den, bertaratu nahi duen orok ateak zabaldik izango ditu. Etxekoek protagonismo berezia izango dute abuztuaren 3an, San Esteban Egunean. Goizeko meza saioa, paxientxi jan eta dantza saioaren ostean, jolas ezberdinetan neurtuko dituzte indarrak arratsalde partean. Eta indarberritzeko, herri afaria, Amaia Agirreren gidaritzapean, Ane Labaka, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal bilduko dituen bertso saio ederraren aurretik.
Jai Egitaraua
Abuztuak 3, ostirala: San Esteban Eguna
10:00 Txupinazoa.
11:00 Meza nagusia. Ondoren, paxientxi eta ardo-goxo banaketa.
Jarraian, herriko dantzariak.
17:00 Helduen jolasak. Ondoren, buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Ane Labaka, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren, Joxpa Erromeria.
Abuztuak 4, larunbata: Umeen Eguna
10:30 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa. Ondoren, buruhandiak.
13:00 Umeen bazkaria (norberak ekarria, edaria eta postrea bertan banatuko dira).
15:30-16:00 Muserako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Txokolate jana. Ondoren, buruhandiak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Ezten Giro erromeria!
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.