Abuztuaren 4an, Mus Txapelketa San Estebanen

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 30a, 09:00

Festen denboraldia, urtean zehar etenik ez duen mus zaletuena ere bada noski. Jai guztietan ezinbestekoan bilakatzen da mus txapelketa. Xanistebanetan ere bai. Abuztuaren 4an, larunbatez duzue hitzordua. Izen emateko hurbildu 15:30etik 16:00etara Urdaiagara eta segidan abiatuko da karta jokoa. Lehen sailkatuentzat, opari eder askoak iragarri ditu Jai Batzordeak:

1. saria: Marisko bandeja bana, txapela eta txanpain botila.

2. saria: Urdaiazpiko paleta bana, kopa eta txanpain botila.

3. saria: Kilo bateko txuleta bana eta txanpain botila.

4. saria: Txorizo eta gazta bana eta txanpain botila.