Sokartean-ekin amaituko da 'Laboaren Uztaila'

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 23a, 10:33

Ostegun gau musikatuen zikloa amaitzera doa. Hilabete amaitu aurretik, azken saioaz gozatzeko aukera izango dugu aste honetan. Sokartean dator Usurbila. “Sokartean Txabeli Sierrak eta Maitane Ezpeletak osaturiko biolin eta gitarra duoa da. Bi instrumentuen sokak elkarrekin nahastu egiten dira giro eta soinu ezberdinak lortuz”, antolatzaileek aditzera eman dutenez. Sokartean-eko kideen helburu nagusia “musika gizartera hurbiltzea da, horregatik gure musika espazio ezberdinetara eramatea gustatzen zaigu”. Sokartean bikoteak eusklasikoak eskainiko ditu, giro akustiko batean.

 

Azken saioan, Sokartean

Uztailak 26 osteguna, 22:00etan, Mikel Laboa plazan.

Oharra: ekimen autogestionatua da. Ekitaldietan borondatea emateko aukera izango da. Gainera, aurrez boletoak eskuratzen dituztenen artean, euskal musikari hainbatek ziklorako emandako lanen zozketa egingo da.