Gaur elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 27a, 08:59

Hilabeteko azken ostirala izanik, Usurbilen Nahi Ditugu taldeak elkarretaratzea deitu du. Gaur iluntzeko 20:00etan, Euskal presoen eta haien senideen eskubideen alde batuko dira Mikel Laboa plazan.

 

Udako hitzorduak

Udako hilabeteotan ez dute etenik izango, euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko deialdiek. Uztaileko eta abuztuko azken ostiraletarako elkarretaratze bana deituko du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Bestalde, abuztuko lehen igandean, Etxerat-ek dispertsio politikaren amaitzea eskatzeko kontzentrazioak deituko ditu Euskal Herriko hondartzetan. Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik Orion egingo den mobilizaziora joatera deitzen dute. Laburbilduz, segidan dituzue datozen mobilizazioen hitzorduak:

Uztailak 27, ostirala: 20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Abuztuak 5, igandea: 12:00 Elkarretaratzeak hondartzetan. Usurbildarrei Oriokora joateko deia egiten zaie.

n Abuztuak 31, ostirala: 20:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.