Garaipen berri bat Asier Pozo eta Bazpi txirrindulari taldearentzat

Noaua Aldizkaria 2018ko uzt. 23a, 17:44

Bazpi taldeko Asier Pozo txirrindulariak irabazi zuen Ordiziako kadete mailako txirrindulari lasterketa. Bigarren Unai Cueva izan zen eta hirugarren Beñat Carbayeda (Bazpi). Abaltziketako gaina pasa ondoren, Asier Pozok ihes egin zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara. Aste honetan, Asier Pozok eta Jaime Romerok Espainiako Pista Txapelketan hartuko dute parte. Irudiak: Bazpi